2010/05/18

FERNANDO ALKAIN IZAGIRRE


Fernando Alkain Izagirre Urnietako Berrasoeta baserrian jaio zen 1.877an. Oso txikitik bertsolari txapelketetan parte hartu zuen Pello Errotarekin, Prantzes Txikiarekin etab.

Fernando Alkain bultzatzaileetako bat izan zen Joxe Mari Larbururekin (Trankatx) esne banatzaileen greba egiteko 1.915ean. Baina igande horretan bi urnietarrak Guardia Zibilak Ondarretako kartzelara eraman zituen. Han, Alkainek bertsoak egiten zituen jendeak kontatzen zien gauzei buruz.

Alkainen bertsoek eragina zuten eta urnietarrak kartzeletik atera zituzten hirugarren egunean.


MIKEL ETXEBERRIA

No hay comentarios: